Udaberri jubilatuen elkarteak eskaintza berria dakar datorren astelehenerako. Zuhaitz genealogikoak egiten ikasteko hitzaldia eta tailerrak antolatu ditu, Ondharez Zarauzko ondarea babesteko elkartearekin elkarlanean. 10:30ean hasiko da saioa, Udaberri tabernan.
Ondharez elkarteko kide diren Txomin Arruti eta Igor Etxabe zarauztarrek gidatuko dute hitzordua. Lehendabizi, zuhaitz genealogiko bat egiteko eman beharreko lehen urratsak zeintzuk diren azalduko dute, eta ondoren tailerrak ere eskainiko dituzte. Saioa bi hizkuntzetan izango da, euskaraz zein gaztelaniaz.