Aurki zabalduko dute Txaparrotan txapelketan izena emateko aukera

Intza Trula 2026ko maiatzaren 1a

Iazko helduen Txaparrotan txapelketako irudi bat. (Julene Sorarrain)

Haurren txapelketarako izen ematea datorren astean izango da, maiatzaren 11tik 17ra. Helduek, berriz, maiatzaren 18tik 24ra egin beharko dute inskripzioa.

Azken urteetan bezala, aurten ere jokatuko dute haurren zein helduen Txaparrotan hondartzako eskubaloi txapelketa. Hain justu, bertan parte hartu nahi duten taldeek laster izango dute izena emateko aukera: maiatzaren 11tik 17ra egin beharko dute inskripzioa haurrek, eta 18tik 24ra helduek.

Izen ematearen inguruko informazio gehiago –non egin behar den inskripzioa, zenbat euro balio duen...– aurrerago jakinaraziko du antolakuntzak. Txapelketen datak ere eman dituzte jada: uztailaren 4ean eta 5ean jokatuko dute haurren txapelketa; helduena, berriz, uztailaren 11n eta 12an.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide