Bihar magia ikuskizuna eskainiko du Marsel magoak Modelo aretoan. 16:45ean hasiko da saioa, eta 4,45 euroko prezioa izango dute sarrerek. Emanaldia ikustera joan nahi dutenek https://labur.eus/tucwmrva webgunean eskuratu beharko dituzte.
Marsel magoak 25 urte daramatza magiaren munduan, eta arlo desberdinetan aritu da lanean, telebistan, antzerkian eta aholkularitzan, esaterako. Haur eta familia giroko ikuskizunak egiten ditu, umorea eta sorpresa uztartuz. Aholkularitza lanari esker hainbat sari lortu ditu, eta Madrilgo antzoki nagusienetan aritu da. Dibertsioa, ezustea, umorea, ilusioa eta harridura izango dira bere ikuskizunaren osagai nagusiak.