'Incontrolable' eta 'La familia Beneton +2' filmak, gaurtik aurrera Modelon

Intza Trula 2026ko apirilaren 30a

Kirk Jones zuzendariaren drama generoko filma da Incontrolable, eta helduei zuzendutako ikus-entzunezkoa da. Helduei zein haurrei zuzendutako aste honetako filma La familia Beneton +2 izango da, Joaquin Mazonena.

Incontrolable eta La familia Beneton +2 filmak emango dituzte gaurtik hasita Modelo zinema aretoan. Helduei zuzendutako filma da lehenengoa, Kirk Jones zuzendariak ondua, eta familia osoarentzako modukoa da bigarrena, Joaquin Mazonek gidatua.

John Davidsonen benetako istorioa kontatzen du Incontrolable filmak. Touretteren sindromea diagnostikatu zioten 15 urterekin, eta bere kideek zorotzat jo zuten (espasmoak eta irainekiko inkontinentzia dira sintoma nagusietako bi). Johnek gutxik ezagutzen zuten baldintza batekin borrokatu zuen. Heldua zela, Tourette sindromea zuten pertsonen aldeko kanpaina egin zuen.

La familia Beneton +2 ikus-entzunezkoan Toni Beneton da protagonista. Tonik bere familia kulturaniztun maitagarri eta dibertigarrian dena kontrolpean duela uste duenean, bi haurtxo berriren etorrerak etxea eta familia osoa hankaz gora jarriko ditu. Arazoak partida bikoitzean hazten dira, baina abenturak ere bai.

Gaur, osteguna

  • 19:30. Incontrolable. (VOSE)

Etzi, larunbata

  • 16:45. La familia Beneton +2
  • 19:15. Incontrolable.
  • 22:15. Incontrolable.

Maiatzak 2, igandea

  • 16:45. La familia Beneton +2
  • 19:15. Incontrolable.

Maiatzak 3, astelehena, ikusleen eguna

  • 17:00. Incontrolable.
  • 19:30. Incontrolable.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide