Azpeitian jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala, eta Adei Urbitarte izan zen garaile. Felix Irazustabarrena bertsolaritza eragilearen eskutik jantzi zuen txapela zarauztar gazteak, eta idatzizko saria ere berak irabazi zuen.
Imanol Artola Felix-ek aurkeztuta, zazpi bertsolari aritu ziren lehian Urbitarterekin batera: Kattalin Arabolaza, Inge Mitxelena, Duna Urteaga, Haritz Alkorta, Ekhi Alvarez, Urko Arakistain eta Eñaut Otaño. Bigarren postua Kattalin Arabolaza oiartzuarrak eskuratu zuen, zarauztarrarekin puntuz berdinduta.
Txapelduna eta txapeldunordea Euskal Herriko finalera sailkatu dira eta Gipuzkoa ordezkatuko dute ekainaren 13an, Arantzan (Nafarroa).