SKAPAko Futbito Txapelketako izen-ematea zabalik dago

Enara Ariznabarreta

Iazko SKAPAko futbito txapelketako lehiakideak. (Ian Ruiz Lizaso)

Txapelketa maiatzaren 30ean jokatuko dute, Sagasti plazan (Plaza Gorrian), 10:00etan. Interesa duten lagun taldeek azkenportua@gmail.com posta elektronikora idatzi dezakete izena emateko.

Aurten ere SKAPA Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jai batzordeak Futbito Txapelketa antolatu du. Partidak maiatzaren 30ean jokatuko dira Sagasti plazan (Plaza Gorrian), 10:00etatik aurrera, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko aukera. 

Antolatzaileek jakinarazi dute taldeek mistoak izan beharko dutela, gutxienez lau lagunez eta gehienez sei partaidez osatutakoak. Izen emateko beharrezkoa izango da jokalari guztiak hamasei urtetik gorakoak izatea.

Izena eman nahi duten taldeek azkenportua@gmail.com helbidera mezua bidali beharko dute, eta talde bakoitzak 15 euro ordaindu beharko ditu. Txapelketaren egunean jokalariek modakutxoren bat jateko aukera ere izango dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide