Hilabete amaierarekin batera, maiatzeko ohiko udalbatzarra deitu du biharko Zarauzko Udalak. 19:00etan hasiko da, ohikoa den moduan, udaletxeko pleno aretoan. Hainbat puntu landuko dituzte biharkoan, tartean, kale garbiketa eta antzeko zerbitzuen prezio berrikuspena.
Horrez gain, Iker Basurko zinegotziari emandako kudeaketa eta eskumen delegazioak errebokatzeaz eta hainbat zinegotziren aldeko delegazio bereziak onartzeaz mintzatuko dira, baita zerbitzuak eta jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren hainbat atal aldatzeari buruz ere.