Zarata Zarautzek ere hainbat ekitaldi antolatu ditu irratsaioaren 20. urteurrena ospatzeko

Aritz Mutiozabal 2026ko apirilaren 25a

Zarata Zarautz kolektiboko kideak. (Zarata Zarautz)

Maiatzaren 30ean egingo du kolektiboak festa eguna, bazkariarekin eta musika jaialdiarekin, Hiruputzu gaztetxean.

Arraio Irratiaren 20. urteurreneko ospakizunekin batera, Zarata Zarautz irratsaioak ere bere emisioaren bi hamarkadak ospatzeko asmoa du, eta 20 urte uhin libreak zikintzen! lelopean, hainbat ekitaldi antolatu ditu maiatzaren amaierarako.

Alde batetik, bi kontzertu antolatu ditu Hiruputzu gaztetxean: bata, maiatzaren 22an izango da eta Kanada Uzu eta Bilboko 1991 taldeek joko dute; eta bestea, maiatzaren 29an, Kanadako Total Nada eta Durangaldeko Fosil taldeekin. Emanaldiak 21:30ean hasiko dira

Irratsaioaren festa egun nagusia, berriz, maiatzaren 30ean finkatu dute, lagunarteko bazkariarekin eta musika jaialdiarekin. Egunari 13:30ean emango diote hasiera manianitada punkiarekin, eta 15:00 aldea izango dute bazkaria; otordurako izena eman behar da zaratazarautz@arraio.net posta elektronikora idatzita edo kolektiboko norbaiti adierazita, maiatzaren 27a baino lehen.

Arratsaldeko 20:30etik aurrera, jaialdiari emango diote hasiera, eta ondorengo taldeek joo dute: Black Panda, Hilkar, Paniko, Phosphore eta Raw War. Ondoren, etxeko musika jartzaileak izango dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide