Arkamurka natura elkarteak Astronomia Asteko hitzaldi guztiak bideoz jaso zituen, eta bideo horiek herritarren eskura jarri ditu orain. Elkarteak bere webgunean eskegi ditu hitzaldiak, hain zuzen ere.
Martxoaren 12tik 14ra bitartean egin zuten aurtengo Astronomia Astea, eta, horren barruan, hiru hitzaldi eta behaketa gau bat egin zituzten. Elkarteko kide Ander Gonzalez de Txabarrik, Astronomiaren Irakaskuntzarako Elkarteko lehendakari ohi Esteban Estebanek eta Ilatargi astronomia taldeko kide Josu Gonzalezek eskaini zituzten aipatu hitzaldiak.