Iñaki Peña Bandresek Mendiaren presentzia heriotzei eta doluei buruzko trilogia dokumental batean liburu elektronikoa argitaratu du, eta gaur Pagoeta Mendizale Elkartearen aretoan aurkeztuko du. Hitzaldia 19:00etan hasiko da, eta bere azken lanaren nondik norakoak kontatuko ditu.
Argitaratu berri duen liburuan Peña Bandresek ondutako hiru dokumentalak jaso ditu. Iaz Mendian hil. Hirian hil dokumentala proiektatu zuten Pagoetako lokalean. Hirugarren dokumental honek, Arteman Komunikazio Taldeak ekoiztua eta Peñak berak idatzia, trilogia bat osatzen du, Aulki Hutsak eta S(u/a)minetik bakera lanekin batera. Mendia da hiru dokumentalek komunean duten elementua, eta hori izango da hiltzaldiaren gai nagusia.