Eskualdeko pilota elkarteek txapelketa ugari izan ohi dituzte urte guztian zehar, baina elkarte guztien artean bereziena ez bada, berezienetako bat da Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketa. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) atzo, asteartea, aurkeztu zuen txapelketa Donostian, eta han izan ziren lehian parte hartuko duten elkarteetako zenbait ordezkari.
Orotara, aurtengo edizioan, 24 herrik eman dute izena eskuzko txapelketarako; hamar herrik larruzko paletako zein pala motzeko modalitaterako; eta hemezortzi herrik gomazko paletako txapelketarako. Aurten ere Zarautzek gomazko paleta modalitatean parte hartuko du.
