Eten kontzertu poetikoa izango da bihar, Garoan

Aritz Mutiozabal 2026ko apirilaren 22a

19:00etan hasiko da Nekane Perez de Nanclaresen poesia eta Amaia Santamariaren musika uztartzen dituen emanaldia.

Eten kontzertu poetikoa eskainiko dute Nekane Perez de Nanclaresek eta Amaia Santamariak Garoa liburu dendan. Honakoa  Perez de Nanclaresen poesia eta Santamariaren musika zein ahotsa uztartzen dituen kolaborazio artistikoa da, eta bihar gozatzeko aukera izango da, 19:00etatik aurrera.

Hausnarketarako etenaldi bat proposatzen du ekitaldiak, emozioen mundua aztertzeko bost etapa aurkeztuz. Etapa horietan, hausturaren ondorengo berreraikitze pertsonala eta norbere buruarekin berriro topo egiteko prozesua kontatuko dituzte. Konposizioetan gai unibertsalak jorratuko dituzte: amatasuna, sexu desira, ausentzien aurreko dolua eta barne beldurren gainditzea, besteak beste.
Saioa elebidunez izango da.

Antolatzaileek azaldu dute alderantzizko sarrera egongo dela , hau da, emanaldia bukatutakoan borondatea uzteko aukera izango dutela ikusleek.

Ostiralean, berriz, Juan Luis Ibarluzeak Tu entre nosotros liburua aurkeztuko du liburu dendan, 18:30ean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide