Izena eman daiteke Sanz Eneako mikroipuinen tailerrean

Aritz Mutiozabal 2026ko apirilaren 21a

Idoia Torregarai. (noaua.eus)

Udal liburutegiak bigarren aldiz antolatu du saioa, eta lehen aldian bezala, Idoia Torregaraik gidatuko du. Apirilaren 29an izango da tailerra, eta interesa dutenek bezpera arte eman dezakete izena liburutegian bertan.

Sanz Enea liburutegian mikroipuinak idazteko tailerra antolatu du apirilaren 29rako. Joan den azaroan antolatu zuen estreinakoz jarduera, Idoia Torregarai kazetariaren eta umoregilearen gidaritzapean, eta lehen aldi hartan izandako harrera onaren ondoren, bigarrenez antolatzea erabaki dute. Esan bezala, bihar sortzi izango da saioa, liburutegian bertan, 18:00etan.

16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago eta saioaren helburu nagusia da sormena garatzea. Horretarako, Torregaraik hainbat teknika erakutsiko dizkie tailerrean parte hartu nahi dutene, umoreari presentzia nabarmena eskainiz. Idaztea eta irakurtzea gustuko duten eta zerbait berria eginez ongi pasatu nahi duten horiek animatu ditu tailerrean izena ematera.

Izena emateko epea apirilaren 28an amaituko da, tailerraren bezaperan, eta interesa dutenek Sanz Enea liburutegira jo dezakete. Haiekin harremanetan jartzeko edo informazio zehatzagoa jasotzeko, 943-00 51 30 telefono zenbakira deitu edo liburutegia@zarautz.eus helbidera idatzi daiteke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide