Petrolioaren inguruko gatazken eta trantzisio energetikoen inguruko hitzaldia, Modelon

Aritz Mutiozabal 2026ko apirilaren 21a

Petrolio-plataforma bat. (Pixabay)

Aitziber Sarobe eta Alex Lopez ariko dira hizlari Arkarmurkak antolatuko saioan; 19:00etan hasiko da. Amaieran, solasaldia egingo dute, eta bertaratzen direnek parte hartzeko aukera izango dute.

Arkamurka natura elkartean egunerokoan eragin zuzena duten gaiak argitzeko eta ikuspegi kritiko, hurbil eta ulerterraza eskaintzeko, hitzaldi berri bat antolatu du. Oraingo honetan, petrolioaren inguruko gatazkak, trantsizio energetikoaren itzalak eta gure kontsumo-ereduen ondorioak izango dituzte hizpide, eta Arkamurkako kide eta Biologian doktore Aitziber Sarobe Egiguren eta Ekhilur kooperatibako kide Alex Lopez izango dira hizlari gonbidatuak.

Saioa ostegun arratsaldean izango da, 19:00etatik aurrera, Modelo aretoan, eta antolatzaileek jakitera eman dutenez, ez da beharrezkoa gaian aditua izatea, ezta politikaz edo ekonomiaz jakin beharrik ere. Adibide argiak, gertukoak eta ulertzeko errazak emango dituzte. Oro har, egunerokotasunaz ariko direla zehaztu dute: erregaien garestitzeaz, argiaren fakturaren igoeraren arrazoiaz, milaka kilometroetara hartzen diren erabakiak nola eragiten duten eta abar.

Hitzaldiaren ondoren, solasaldia irekiko dute, eta galderak egiteko eta iritziak partekatzeko tartea izango da. Alde horretatik, herritarrak bertan parte hartzera animatu nahi dituzte antolatzaileek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide