Euskal itsas historia ulertzeko "ezinbesteko" hitzordua antolatu du Zarautzon zientzia elkarteak, gaur arratsalderako. Hala, Ibon Gaztañazpi oriotarrak zuzendutako Errio dokumentala eskainiko dute, 19:00etatik aurrera, Modelo aretoan.
Orioko Udalak ekoitzitako ikus-entzunezkoa honek Oria ibaiaren bazterretan gordetzen diren altxorrak argitara ateratzen ditu, Nagore Urdapilleta arraunlariaren gidaritzapean. Era berean, Altxerriko leizeak, balearen ehiza, baserri bizitza eta itsasontzigintza bezalako gaiak jorratzen ditu.
Emanaldiaren ondoren, solasaldia egingo dute dokumentalaren zuzendariak, Xabier Alberdi historialariak eta Euskal Itsas Museoko zuzendariak eta Xabier Agote Albaolako sortzaileak.