Erantzun bikaina izan zuen Motxian-Etxebeltz Bertsoguneak atzo arratsalderako antolatuta bertso jaialdiak: sarrera guztiak agortuta, Modelo aretoa lepo bete baitzen. Asteburu honetarako futbol gosea sumatzen da, baina herrian bertso egarria ere badela bistakoa izan zen. Eta ez zen harritzekoa, bertso eskolak jaialdi erakargarria prestatu baitzuen, bertsolari ezagunekin.
Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Maddi Ane Txoperena, Ekhiñe Zapiain, Maialen Lujanbion eta Iñigo Mantzizidor Mantxi aritu ziren kantuan, saio dotorea eskainiz. Jone Lizarralde gai jartzailearen gidaritzan, bertso hunkigarriak zein umoretsuak eskaini zituzten, bertara ziren guztien gozamenerako.