Beteranoen ibilaldia antolatu du Pagoeta mendizale elkarteak maiatzaren 9rako

Mireia Galarza Bastida 2026ko apirilaren 21a

Pagoeta Mendizale Elkarteko beteranoen txangoetako bat. (Pagoeta)

Etzi nahiz ostegunean izango dute interesa dutenek izena emateko aukera, Pagoetaren egoitzan. Zehazki, bi ibilbide prestatu dituzte maiatzerako.

Urtero bezala, aurten ere, beteranoen ibilaldia antolatu du Pagoeta mendizale elkarteak maiatzaren 9rako, eta etzi nahiz ostegunean izango dute interesa dutenek izena emateko aukera. Zehazki, bi ibilbide prestatu dituzte. Lehenengoa, Hendaiako Abadia jauregiraren inguruko itsasertzeko ibilaldia izango da, 4 kilometro ingurukoa. Bigarrena, aldiz, tzangoa luzatu nahi dutenentzat izango da, Gaintxurizketatik Guadalupeko Santutegira, konkretuki. Bigarren horretan 8 kilometro egingo dituzte.

08:30ean abiatuko dira mendizaleak Agouseko biribilgunetik, eta ondoren geldialdia egingo dute San Pelaion. Bazkaria Jaizkibel kanpinean izango dela azaldu dute Pagoetako kideek, eta prezioaren berri ere eman dute: bazkaria eta autobusa 31 euro ordaindu beharko ditu bakoitzak. Izena, berriz, Pagoeta mendizale elkarteko egoitzan eman beharko da aipatutako egunetan, 18:30etik 20:00etara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide