Baztango Auza mendia igoko dute Pagoetakoek larunbatean

Intza Trula 2026ko apirilaren 20a

Auza mendia. (Wikiloc)

Gaurtik ostiralera arte izango dute herritarrek irteeran izena emateko epea. Ibilaldia 18 kilometrokoa izango da, 764 metroko desnibel positiboarekin.

Pagoeta mendizale elkarteak Baztango (Nafarroa) Auza mendia igotzea izango du datorren erronka, larunbat honetan, hilaren 25ean. 18 kilometroko ibilaldia izango da, 764 metroko desnibelarekin, hain justu ere.

Auza mendia 1.305 metrotan dago, eta piramide itxura duen gailurretik paraje ederra ikus daiteke. Eguraldi onaren laguntzaz, Kantauri itsasoa eta Pirinioetako tontor altuenak ikus daitezke. Ibilaldiak ez du zailtasunik izango.

Hori horrela, parte hartu nahi duenak izena eman beharko du aurretik, eta horretarako azken eguna ostirala izango da, hilaren 24a. Mendizabal kinkila-dendan egin daiteke inskripzioa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide