Etxebizitza eta gazteak hizpide dituen hitzaldia antolatu du udalak astearterako

Mireia Galarza Bastida 2026ko apirilaren 19a

Zarauzko etxebizitza batzuk. (Aritz Mutiozabal)

Zehazki, saioan hiru gai nagusi landuko dituzte: etxebizitza erostea ala alokatzea komeni den aztertzeko gakoak, etxebizitzarekin lotuta Ogasunean kontuan hartu beharreko alderdi batzuk, eta erosketarako edo alokairurako egon daitezkeen laguntza ekonomikoak. 

18 eta 32 urte bitarteko gazteentzat etxebizitzaren inguruko hitzaldia antolatu du udalak astearterako, 18:00etan, Zarauzko gaztelekuko ikuskizunen aretoan. Zehazki, saioan hiru gai nagusi landuko dituzte: etxebizitza erostea ala alokatzea komeni den aztertzeko gakoak, etxebizitzarekin lotuta Ogasunean kontuan hartu beharreko alderdi batzuk, eta erosketarako edo alokairurako egon daitezkeen laguntza ekonomikoak.

Izan ere, antolatzaileek diote etxebizitzari lotutako erabakiak "garrantzitsuak" direla gazteentzat, ez, ordea, "errazak", eta horren ondorioz, gaiaren inguruko kezka eta zalantza "ugari" izaten dituztela. Horregatik, helburua da gazteei informazio "argia, praktikoa eta erabilgarria" eskaintzea, etxebizitzaren inguruko erabakiak oinarri gehiagorekin hartu ahal izan ditzaten. Informazio gehiago nahi duenak 943- 00 51 22 telefonora deitu edo gazteinformazioa@zarautz.eus helbidera idatzi dezake.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide