Bihartik hasi eta astelehenera bitartean, bi film eskainiko dituzte Modelo aretoan: La buena hija eta Super Mario Galaxy: La película. Genero berdintasuna sustatzen duen La buena hija filmak Carmela du protagonista. Gurasoak banandu ondoren, ama eta bera amonaren etxera joango dira bizitzera. Bere egoera berrira egokitzen saiatzen den bitartean, protagonistak bere aitaren etxean denbora gehiago egon nahiko du, aldi berean, miresten duen artista plastikoa dena. Horren itzalak eramango ditu familiako emakumeen hiru belaunaldiak merezi duten etorkizuna erabakitzera. Julia de Pazen zuzendaritzapean, istoria gorpuztuko duten aktoreak izango dira, besteak beste, Kiara Arancibia, Julian Villagran, Petra Martinez eta Janet Novas.
Super Mario Galaxy: La película umeentzako animaziozko filmean, bideojokoetako pertsonaia mitikoak eta Luigik Bowser garaitu eta Brooklyn salbatu ondoren, Yoshi dinosauroa ezagutuko dute, eta Peach printzesarekin eta Toad perretxikoarekin batera, abentura batean murgilduko diren kanpoko espazioan eta galaxian zehar. Bertan Rosalina jainkosa ezagutuko dute, eta Bowser eta bere seme Bowser Juniorri aurre egingo diete.
Bihar, larunbata
- 16:45. Super Mario Galaxy: La película.
- 19:15. La buena hija
Etzi, igandea
- 19:15. La buena hija
Apirilak 6, astelehena
- 17:00. La buena hija
- 19:30. La buena hija