Ekialde Hurbileko testuinguru historiko eta politikoa sakonago ezagutuko dute gaur Photomuseumen

Intza Trula 2026ko apirilaren 17a

'Body of Lies' filma.

Gela programaren barruko saioa izango da. Ostiraleroko saioetan ohikoa den moduan, 18:00etan hasiko da hitzaldia, doako sarrerarekin.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan, Ekialde Hurbileko testuinguru historikoaz eta politikoaz ariko dira gaur arratsaldean argazki eta zinema museoan. 18:00etan hasiko da hitzaldia, eta doan izango da.

Nazioarteko tentsioak, interes geopolitikoak eta kultura-desberdintasunen arteko talkak aztertuko dituzte, besteak beste. Hau da, fikziozko istorioa aitzakiatzat hartuta, gaur egunera arteko gaiak jorratuko dituzte: herrialdeen arteko harremanak, boterearen erabilera, komunikabideen eragina eta gatazka egoeretan pertsonen bizitzan sortzen diren ondorioak kasurako. Gai hauek jorratzen dituzten zinema- anen artean aurki ditzakegu, besteak beste, honakoak: Syriana, Body of Lies edota Argo.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide