0 negatiboa izena du Arantzazu Lizartzaren lehenengo poesia liburuak, eta Zarautzen aurkeztuko du bihar. Garoa liburu dendan izango da saioa, 18:30ean, eta leitzarrak letren nondik norakoak zein idazketa prozesua azalduko ditu bertan.
Medikua da lizartza, eta bere ogibidea eta poesia uztartu ditu bilduma hau osatzeko. Hain justu ere, zaintzaz, heriotzaz, gaixotasunez, suizidioaz, genero indarkeriaz eta doluaz aritu da liburuan.