15 eta 17 urtez azpiko Euskadiko Halterofilia Txapelketa jokatuko dute larunbatean, hilaren 18an, Aritzbatalde kiroldegiko frontoian. 14:30ean hasiko da lehen txanda, teknika, eta 14:45ean abiatuko dute lehia mutilen kategoriakoek. Azkenik, 18:00 aldera, nesken txanda izango da.
Orotara, 20 halterofilo sailkatu dira txapelketa honetara: hamalau neska eta hamahiru mutil, zehazki. Horiek, hiru klub ezberdinetakoak dira; alegia, Zarautz KE, Danok Danena eta BHT taldeetako kirolariak ikusi ahal izango dira asteburuko hitzorduan. Horrez aparte, zazpi ordezko ere joango dira.
Nesketan, Zarautz KEko bederatzi kirolarik parte hartuko dute: Nahia Mendizabalek, Haizea Iturzaetak, Ariadne Simonek, Maddi Lertxundik, Lore Lazkanok, Lide Mendizabalek, Mara Monasteriok, Ainhoa Urquiolak eta Lore Mendizabalek. Ordezkoak izango dira Chloe Colina eta Clara Saizabal. Mutiletan, berriz, bi izango dira etxeko taldekoak: Aiur Zulaika eta Unax Diaz, hain justu ere.