Oraindik sarrerak geratzen dira Motxian-Etxebeltzen bertso jaialdirako

Aritz Mutiozabal 2026ko apirilaren 15a

BeƱat Gaztelumendi. (Irutxuloko Hitza)

Saioa ostiral honetan izango da Modelo aretoan. Sarrerak 6 euroan eros daitezke txarteldegian eta Kutxabankeko atari digitalean.

Motxian-Etxebeltz Bertsoguneak antolatuta, bertso jaialdia izango da ostiral arratsaldean Modelo aretoan. Beñat Gaztelumendi, Jone Uria, Maddi Ane Txoperena, Ekhiñe Zapiain, Maialen Lujanbion eta Iñigo Mantzizidor Mantxi bertsolariek hartuko dute parte. Gai jartzaile lanetan, berriz, Jone Lizarralde ariko da. Saioa 19:00etan hasiko da

Sarrerak martxoaren hasieratik daude salgai Modeloko txarteldegian eta Kutxabankeko atari digitalean, baina oraindik batzuk geratzen dira. Beraz, bertaratzeko interesa dutenek aipatu bi bide horien bitartez eskuratu ditzake, 6 euroren truke.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide