Udaltzaingoak 26 salaketa jarri ditu mugikortasun murriztuko aparkalekuen erabilera desegokiagatik

Erredakzioa 2026ko apirilaren 15a

Mugikortasun murriztuko aparkalekuak. (Artxiboa)

Urtea hasi zenetik egindako kontroletan 15 salaketa jarri dituzte txartelik gabe edo iraungitako txartelarekin aparkatzeagatik, eta beste 11 ibilgailuen IAT-a edo asegurua eguneratuta ez edukitzeagatik.

Udaltzaingoak mugikortasun murriztuko aparkalekuen bueltan egindako azken kontrol kanpainen datuak eskaini ditu. Horien arabera, urtea hasi zenetik 25 kontrol burutu dituzte eta, horietan, guztira, 242 ibilgailu kontrolatu. Ikuskaketa horietan 15 salaketa jarri dituzte txartelik gabe edo iraungitako txartelarekin aparkatzeagatik, eta beste 11 ibilgailuen IAT-a edo asegurua eguneratuta ez edukitzeagatik.

Aipatutako kanpainak Zarauzko Udaltzaingoak urtean zehar "trafikoaren egoera ona sustatzeko" egiten dituzten egistamoen artean koka daitezke. Horien helburua da "mugikortasun murriztuko pertsonentzat erreserbaturiko aparkalekuen erabilera egokia" bermatzea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide