Iruñeko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du ostegunerako Mugimendu Feministak

Aritz Mutiozabal

Iaz, Irungo hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea (Aritz Mutiozabal)

19:00etan deitu du mobilizazioa Zarauzko Mugimendu Feministak, Lege Zaharren Enparantzan. Mobilizazio horretan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.

Pasa den igande goizaldean Iruñean izandako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Zarauzko Mugimendu Feministak ostegunerako, apirilaren 16rako. 19:00etan egingo du mobilizazioa, Lege Zaharren Enparantzan.

Igande goizaldean 37 urteko emakume bat hil da zen Iruñean hirugarren soilaru batetik erorita, indarkeria matxistagatik ezarritako urruntze agindua urratu duen gizon batengandik ihesi zihoala. Gizona atxilotu egin zuen Nafarroako hiriburuko Udaltzaingoak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide