'Aurretiazko borondateak. Zure erabakia' hitzaldia emango du etzi Iñaki Peñak

Intza Trula 2026ko apirilaren 14a

Eskuak, elkar helduta.

Besteak beste, bizitzaren amaieran eragina izan dezaketen erabakietan nola parte hartu azalduko du Peña medikuak. 18:00etatik 20:00etara izango da saioa, Antoniano aretoan.

Iñaki Peña medikuak Aurretiazko borondateak. Zure erabakia izeneko hitzaldia emango du etzi, osteguna, Antoniano aretoan. Bi orduko saioa izango da, 18:00etatik 20:00etara. Besteak beste, bizitzaren amaieran eragina izan dezaketen erabakietan nola parte hartu azalduko du.

Halaber, norberaren balio eta lehentasunak zeintzuk diren eta zer nolako zaintza jaso nahi duten galdetuko die bertaratzen diren herritarrei. Zarautz Herri Zaintzaileak antolatu du hitzordua, Zarauzko Udalarekin elkarlanean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide