Paolo Sorrentino zinegilearen La Grazia filma eskainiko dute gaur arratsaldean, 19:30ean hasita, Modelo aretoan. Bertsio Originalaren barruan emango dute, beraz, jatorrizko hizkuntzan eskainiko dute azpitituluekin. Zehazki, Toni Servillok, Anna Ferzettik, Orlando Cinquek, Massimo Venturiellok eta Milvia Mariglianok gorpuztuko dituzte filmeko protagonistak.
Aipatutako aktoreek Mariano De Santis Italiako Errepublikako fikziozko presidentearen istorioa kontatuko dute. De Santis politikari demokrata, humanista eta katoliko beteranoa da, baina bat-batean zalantzan jartzen hasiko da hartu beharreko hainbat erabaki garrantzitsu, bereziki eutanasiaren inguruko legea. Horrek dilema moral handi bat jarriko dio mahai gainean filmeko protagonistari.