Salgai daude Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako Azpeitiko saiorako sarrerak

Julene Frantzesena 2026ko apirilaren 13a

Bi bertsolari kantuan, lehen faseko Azpeitiko kanporaketan, Korrale tabernan. (Utzitakoa)

Azpeitiko Zaharrak Berri eta Zarauzko Allepunta taldeak ariko dira nor baino nor final laurdenetako saioan. Zapatuan izango da hitzordua Sanagustin kulturgunean, 18:00etan hasita. Saioa irabazten duen taldeak finalerdietarako txartela eskuratuko du; maiatzaren 9an izango da, Deba Goieneko taldeetako baten kontra, Oñatin. Finala Aian izango da, maiatzaren 30ean.

Asteburuan hasiko da Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketaren bigarren fasea, eta Azpeitian izango da hitzorduetako bat. Hain zuzen ere, final laurdenetako saioetako bat Sanagustin kulturgunean izango da, zapatuan, eta lehen fasean Urola Kostan eta Urola Erdian nagusitu ziren taldeak ariko dira nor baino nor lehian.

Azpeitiko Zaharrak Berri taldea nagusitu zen lehen fasean Urola Erdian, eta Urola Kostan, berriz, Zarauzko Allepunta. Ondorioz, bi talde horietako bertsolariak izango dira larunbatean Sanagustingo agertokian. Saioa 18:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude Bertsosarrerak.eus webgunean, hamar eurotan (Bertsozale Elkarteko bazkideek nahiz gazteek zortzi euro ordaindu beharko dute).

Saioa irabazten duen taldeak txapelketan aurrera egingo du, eta finalerdietara sailkatuko da. Maiatzaren 9an izango dute finalerako txartela jokoan izango den saioa, eta eskualdean nagusitzen den taldea Deba Goieneko Leintz edo Xarmaginak taldearen aurka ariko da lehia horretan. Oñatin izango da finalerdietako lehen saio hori. Bigarrena, berriz, Tolosan izango da maiatzaren 16an. Bi finalerdi horietako garaileek kantatuko dute Aiako finalean, maiatzaren 30ean. Datozen hitzordu guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko. 

Honako lotura honetan ikusi daiteke Herriarteko lehen faseko bi finaletako bertsoladi onenekin Gukak osatu zuen ikus-entzunezko saio berezia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide