Txakolin Eguna izan zen atzokoan Aian, eta eguna borobiltzeko, arratsaldean harri jasotze lehia dotorea izan zen frontoian. Ikusle asko bildu zituen Gizonezkoen Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketak eta Emakumezkoen Kintopeko Harrijasotze Txapelketak, eta bi zarauztarrek jantzi zituzten txapelak: Maddi Gesalagak eta Mikel Lopetegi Urra-k.
Gizonezkoetan, Urrak alde nabarmenarekin irabazi zien lau aurkariei: hiru minutuko txandetan, 125 kiloko kopa 33 bider altxatu zuen, 112,5 kiloko kubikoa 20 aldiz, eta 100 kiloko bola, 27 aldiz. Guztira 9.075 kilo altxatu zituen zarauztarrak. Konparaziorako, Beñat Telleriak egin zuen bigarre, eta horrek 8.037,5 kilo altxatu zituen, eta hirugarren izan zen Xuban Zumetak, berriz, 5.887,5 kilo –behean sailkapen osoa–.
Emakumezkoetan ere hiru minutuko txandak egin zituzten, baina horiek bi harri motarekin aritu ziren: 50 kiloko zilindroarekin eta 50 kiloko kubikoarekin. Gesalaga ere erraz nagusitu zen, zilindroari 40 altxaldi eta kubikoari 27 emanda, guztira 3.350 kilo osatuz. Bigarren Naroa Arruti izan zen, 36 eta 20 altxaldirekin (guztira 2.800 kilo) eta hirugarren, azkenik, Maddi Salterain, 32 eta 19 altxaldirekin (guztira 2.550 kilo osatuz).
Gizonezkoen sailkapena:

Argazkiak: Ibon Errazu