Erosketak doan lor ditzakete herritarrek aste hontan, Murkil txartelarekin ordainduz gero

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 13a

Murkilek kanpaina berria jarri du martxan.

Bezeroek bertako dendetan erosteko "aukera ezin hobea" izango dute aste honetan, izan ere, saltokietako datafonoek zenbait erosketa aukeratuko dituzte ausaz, eta hauek hobaria izan dezakete.

Apirilaren 13tik 19ra bitartean bezeroek erosketak Murkil Elkarteko fideltasun txartelarekin ordaintzen badituzte, erosketa doan lor dezakete. Hain justu, saltokietako datafonoek zenbait erosketa aukeratuko dituzte ausaz, eta hauek hobaria izan dezakete. Beraz, bezeroek bertako dendetan erosteko "aukera ezin hobea" izango dute aste honetan.

Murkil txartela ez dutenek, aldiz, Rural Kutxara joan daitezke eskatzera. Ez da beharrezkoa kontu korronte bat irekitzea entitate horretan txartela eskatzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide