Zarazko emakume seniorrak bigarren izan dira Euskadiko Batel Txapelketan

Onintza Lete Arrieta 2026ko apirilaren 12a

ZAEko emakume seniorrak, Gipuzkoako Txapelketan. (@ikerlaes)

Sestaon (Bizkaia) jokatu dituzte gaur A eta B finalak, eta ZAEko arraunlariek gogor borrokatu dute estropada bakoitza. 

Euskadiko Batel Txapelketako finalak jokatu dituzte gaur goizean Sestaon (Bizkaia). Atzo izan ziren sailkapen estropadak, eta Zarautz Arraun Elkarteko (ZAE) neska-mutilak gogor lehiatu dira atzo zein gaur. Hiru ontzi sailkatu ziren gaurko finaletarako, bi A finaletarako, eta bat, B finalerako: A finaletan aritu dira jubenil eta senior neskak, eta B finalean, berriz, kadete mutilak.

Bosna talde aritu dira elkarren aurka maila eta kategoria bakoitzean. Estropada lehiatuak izan dira, eta emakume seniorrek hiru segundogatik ez dute bandera astintzerik izan gaurkoan. Pasai Donibanerentzat izan da garaipena, 10:04,27 denborarekin. Zarautzek 10:07,92 denbora egin du, eta Hibaika sailkatu da hirugarren postuan, 10:12,87 denborarekin. Ondarroak egin du laugarren, eta Deustuk, bosgarren. 

Jubenil neskak laugarren sailkatu dira, eta kadete mutilak, hirugarren. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide