Ertzaintzak jakitera eman duenez, 54 urteko gizonezkoa hil da gaur goizean AP-8 autobidean, Zarautz parean, motoarekin izan duen zirkulazio istripuaren ondorioz.
Ezbeharra gaur goizean izan da, 09:00ak baino minutu batzuk lehenago, Bilborako noranzkoan. Antza, motorzalea erori egin da eta hesi baten aurka talka egin du. Suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu dira, eta Donostia Ospitalera eraman dute, baina hil da, zituen lesio larriengatik.
Ertzaintzak dagokion ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.