Euskadiko Arraun Federazioak antolatuta, Euskadiko Batel Txapelketa jokatuko dute asteburuan, Sestaon (Bizkaia). Bihar, larunbatarekin, sailkapen estropadak izango dira 15:00etan hasita, eta emaitza hoberenak lortzen dituzten bost batelek, igandeko finalerako txartela eskuratuko dute. Goizeko 09:00etan hasiko da igandeko jardunaldia.
Zarautz Arraun Elkarteak guztira lau ontzi aurkeztuko ditu, kadete, jubenil eta absolutu mailetan banatuta.