Zugarramurdira eta Elizondora irteera antolatu du Udaberrik

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 11

Zugarramurdiko leizeak. (Turismo de Navarra)

Irteerara joan nahi dutenek hilaren 14tik aurrera izango dute izena emateko aukera, elkartearen bulegoan. Irteera apirilaren 28an izango da, asteartearekin.

Udaberri jubilatuen elkarteak Baztanera (Nafarroa) egingo du hil honetako irteera: Zugarramurdi eta Elizondo herriak bisitatuko dituzte apirilaren 28an, asteartearekin. Elkarteak apirilaren 14ean zabalduko du txangoan izena emateko aukera, eta interesa dutenek elkartearen bulegoan egin dezakete inskripzioa.

Irteeran Zugarramurdiko leizeak bisitatuko dituzte, eta ondoren Elizondon bazkaldu eta herria ezagutzeko bisita gidatua egingo dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide