Rufus T. Firefly taldearen kontzertua ikustera joateko sarrera gutxi batzuk geratzen dira salgai. Maiatzaren 22an, ostiralez, izango da zuzenekoa, Modelo aretoan, 20:00etan.
Rock alternatiboa lantzen duen Madrilgo taldea da Rufus T. Firefly, 20 urte urteko ibilbide oparoa duena. Kontzertua I Love Rock Kultur Elkarteak antolatu du, Zarauzko Udalaren laguntzarekin.
Hori horrela, kontzertua ikustera joan nahi dutenek azken sarrerak eskura ditzakete Modelo aretoko leihatilan edota Kutxabank Sarrerak atari digitalean.