'Hirigintza, arnasguneak eta euskara' hitzaldia, Unai Fernandez de Betoñoren eskutik

Intza Trula 2026ko apirilaren 7a

Unai Fernandez de Betoño, 'Etxearen korapiloa nola askatu' liburuarekin.

Apirilaren 15ean, asteazkenez, emango du hitzaldia. Etxezabala aretoan izango da, 18:30ean hasita.

Hirigintza, arnasguneak eta euskara hitzaldia eskainiko du apirilaren 15ean, asteazkenez, Unai Fernandez de Betoñok. Zirika euskara elkarteak antolatu du saioa, eta Etxezabalan izango da, 18:30ean.

Arkitekto doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) irakaslea da Betoño. Etxearen korapiloa nola askatu liburua kaleratu zuen iaz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide