Eguraldia lagun, zabalik da artisau azoka

Intza Trula 2026ko apirilaren 3a

Eguraldi kaskarraren ondorioz, Nahia elkarteak bertan behera utzi behar izan zuen atzo azoka; gaur, ordea, normaltasunez zabaldu ahal izan dute. 20:00etara arte egongo dira postuak Lege Zaharren Enparantzan.

Lege Zaharren Enparantza artisau postuz bete da beste behin. Nahia Zarauzko artisten elkartearen ekimenez, udaberriko azoka egiten ari dira bertan. Hasiera batean, atzo eta gaur ziren egitekoak azoka, baina eguraldi kaskarraren ondorioz, atzo ez zuten zabaltzerik izan.

Gaur, 20:00etara arte egongo dira postuak zabalik, eta bertaratzen direnek produktu eskaintza zabala topatuko dute bertan. Esaterako, poltsak eta motxilak, ilustrazioak, egur-lanak, bitxiak eta produktu naturalak daude salgai. Erosleen artean, gainera, Nahiak Kirkilla jatetxean bi pertsonentzako otordua zozkatuko du.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide