Bihartik aurrera erosi ahal izango dira datozen antzerki eta dantza emanaldietarako sarrerak

Intza Trula 2026ko apirilaren 9a

'Xomorrotxoak' antzezlana. (Kulturklik)

Xomorrotxoak eta Klera antzezlanak, eta Lana dantza emanaldia ikusi ahal izango dira apirilean eta maiatzean Modelo aretoan. Horiek ikustera joateko sarrerak bihar jarriko dituzte salgai, Modeloko leihatilan eta Kutxabank Sarrerak atari digitalean.

Bi dantza emanaldiz eta antzerki batez gozatzeko aukera izango da hilabeteotan Modelon, eta bihar jarriko dituzte salgai horiek ikusteko sarrerak. Hain zuzen ere, apirilean eta maiatzean Xomorrotxoak eta Klera antzezlanak, eta Lana izeneko dantza emanaldia eskainiko dituzte. 

Ohikoa den moduan, sarrerak Modelo aretoko leihatilan egongo dira salgai, baina baita Kutxabank Sarrerak atari digitalean ere. Antzerkietarako sarrera bakoitzak 4,35 euroko balioko ditu, eta, dantza emanaldirako txartela, berriz, 10,40 euroan eskuratu ahal izango da.

Angel Calvente zuzendariaren komedia lana da Xomorrotxoak, familia osoari zuzendutakoa. Apirilaren 19an eskainiko dute, 16:45ean hasita. Bigarren hitzordua apirilaren 24an izango da, 20:00etan: Lana Maiatzaren 31n, berriz, Klera antzezlanaz gozatu ahal izango da, 16:45ean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide