Zinema aukera zabala izango da datozen egunetan Modelon

Intza Trula 2026ko apirilaren 3a

Haurrentzako Tafiti eta lagunak filma emango dute. Helduentzako eskaintzari dagokionean, bi ikus-entzunezko emango dituzte egunotan: Altas capacidades eta Calle Malaga.

Aste Santuan zinema eskaintza oparoa izango da Modelo aretoan, hiru film emango baitituzte asteartera bitartean. Haurrentzako izango da bata, Tafiti eta lagunak. Beste biak, aldiz, helduei zuzenduak dira: Altas capacidades eta Calle Malaga, hain zuzen ere.

Victor Garciaren komedia da Altas capacidades. Familia baten istorioan oinarritzen da. Alicek eta Gonzalok, klase ertaineko bikote batek, Fer semea eliteko ikastetxe laiko batean matrikulatzeko aukera dute. Gurasoentzat goiko klasean azaltzea da, lagun berriak, diru-sarrera handiagoak, abantaila kontaezinak. Semearengatik egiten dutela diote. Beldurren eta printzipio moralen arteko kontraesan zoragarri horretan, ordura arte zalantzan jarri ezinezkotzat jotzen zutena aurretik eramango dute bikotearen nahiek.

Tafiti eta lagunak marrazki bizidunen filma da. Tafiti izeneko surikata gazte batek Bristles basurdea ezagutuko du, baina badaki ezin direla lagunak izan. Hala eta guztiz ere, Bristles arrano batek erasotzen duenean, Tafiti da hura erreskatatzera korrika joango dena. Lagun baten bila, etsita, basurde dibertigarriak Tafiti bere etxeraino jarraituko du, eta nahi gabe istripu tamalgarri bat izango dute: Tafitiren aitona suge pozoitsu hilgarri batez izango da hozkatua. Basamortuko lore mitiko batek soilik salba dezake. Tafitik bidaia arriskutsu bati ekingo dio lorea aurkitzeko, baina bidaia bakarrik egin nahi izango du.

Calle malaga ama-alaba baten kontakizuna da. Maria Angeles 79 urteko espainiar bat da, eta bakarrik bizi da Tangerren, Marokoko iparraldean, bere hiriaz eta eguneroko bizitzaz gozatzen. Bere bizitza aldatu egiten da bere alaba Clara Madriletik beti bizi izan den apartamentua saltzera iristen denean. Hazten ikusi zuen hirian geratzea erabakita, ahal duen guztia egingo du bere etxea mantentzeko eta bizitza osoko gauzak berreskuratzeko. Bidean, berraurkitzen ditu, pronostiko guztien kontra, maitasuna eta desira.

Gaur, ostirala

  • 16:45. Tafiti eta bere lagunak.
  • 19:15. Calle Malaga.

Bihar, larunbata

  • 16:45. Tafiti eta bere lagunak.
  • 19:15. Altas capacidades.
  • 22:15. Calle Malaga.

Etzi, igandea

  • 16:45. Tafiti eta bere lagunak.
  • 19:15. Calle Malaga.
  • 22:15. Altas capacidades.

Apirilak 6, astelehena

  • 19:30. Altas capacidades.
  • 17:00. Calle Malaga.

Apirilak 7, asteartea

  • 17:00. Altas capacidades.
  • 19:30. Calle Malaga.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide