Nadia Erostarbe: "Ikasteko eta ondo lehiatzeko gogoz helduko diot WCT zirkuituari"

Ainara Arratibel Gascon ('Berria' egunkaria) 2026ko apirilaren 1a

Nadia Erostarbe surflaria. (Bat Basque Team)

Erostarbe lehen aldiz lehiatu da zirkuitu osoan, eta baikor dago: "Buruz eta fisikoki ondo nago. Ondo egokitu naiz taula berrietara, eta horrek konfiantza handia ematen dit". Datorren urtean onenekin lehiatzen jarraitzea du helburu. Berria egunkarian argitaratutako elkarrizketa da honakoa.

Nadia Erostarbe surflariak (Zarautz, Gipuzkoa, 2000) sufrituta lortu zuen WCT zirkuituan —surfaren zirkuitu gorenean— aritzeko sailkatzea. Eskura zuen, baina hutsegite baten ondorioz lehen egunean kanporatua geratu zen sailkatzeko azken proban. Aurkariek ez zuten baliatu, eta atzo bertan hasi zen lehiatzen. Orain gozatu egin nahi du. "Olatu gehienak berriak izango dira, eta errespetua diet, baina ikaragarria da aukera hau izatea", adierazi du.

Nola barneratu duzu WCT zirkuituan aritzeko aukera?

Azken bi urteetan gertu izan nuen sailkatzea, eta behin lortuta, gainetik zama bat kendu dudala sentitzen dut, arantza bat atera dudala. Aske naiz. Oso pozik eta zoriontsu nago.

Eskura zenuen sailkapena, baina lehen kanporaketan kanpoan geratu eta gero, berriro ere ez zenuela lortuko uste zenuen?

Kanpoan geratuta, hiru egun itxaron behar izan nuen sailkatua nengoela ziurtatzeko. Nire aurkari zuzenetako batek huts egitea behar zuen. Gaizki pasatu nuen, eta ez nuen ia lorik egin. Zera uste nuen: ez nuela sailkatzea lortuko. Gainera, nire kanporaketan egindako hutsa buruan nuen etengabe. Hori dela eta, behin proba amaituta, oso pozik nengoen, baina aldi berean oso nekatuta.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Berria egunkariaren webgunean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide