Gaztetxoen futbol txapelketak jokatuko dituzte bihar eta etzi

Intza Trula 2026ko apirilaren 2a

XIX. Jose Angel Iribar Txapelketako neurketa bateko irudia. (Intza Trula)

Bihar, XX. Jose Angel Iribar Txapelketa eta Zarauzko Alebin Nesken VII. Txapelketa jokatuko dituzte Astin. Larunbatean, berriz, XXVIII. Gonzalo Urkia Txapelketaren txanda izango da. Zarautz Kirol Elkartetik, guztira, zazpi talde izango dira joko eremuan.

Futbolaren bueltako festa izango da Aste Santu honetan ere Astin. ZKE Futbolak antolatuta, hiru txapelketa jokatuko dituzte bihar eta etzi. XX. Jose Angel Iribar Txapelketarekin ekingo diote bihar egunari, eta arratsaldean Zarauzko Alebin Nesken VII. Txapelketa izango da zelaian. Larunbatean, berriz, XXVIII. Gonzalo Urkia Txapelketa jokatuko dute. Azken urteetan ohikoa bilakatu den moduan, aurtengo edizioan ere etxeko taldeez gain, Reala eta Athletic bezalako talde handiak ariko dira garaipenaren bila.

Biharko XX. Jose Angel Iribar txapelketari dagokionez, 09:30ean abiatuko dute. Zarautzek bi talde aurkeztuko ditu bertan, Zarautz A, B eta C, eta Oriokok eta Zumaiakok ere parte hartuko dute. Bi taldek soilik egingo dute aurrera eta final laurdenetara sailkatuko dira. Hauek dira hasierako multzoak:

  • A multzoan: ZKE A, S.D. Euskalduna, Ordizia FT eta Aurrera Ondarroa.
  • B multzoan: ZKE B, Touring KE, Reala eta Lekeitio FT.
  • C multzoan: ZKE C, Athletic, Danena eta Oiartzun.
  • D multzoan: Zumaiako, Orioko FT, UD Aretxabaleta eta Lengokoak.

16:00etan, kimu nesken txapelketari ekingo diote, eta ZKEk talde bat aurkeztuko du. Bost taldetako bi multzotan banatuta jokatuko dute lehen fasea. Lehenengo biak finalerdietara sailkatuko dira zuzenean eta gainerakoek elkarren aurka jokatuko dute multzoen fasean lortutako postuaren arabera azken sailkapena erabakitzeko. Honela banatu dituzte multzoak:

  • A multzoan: ZKE, Intxaurdi, Aiztondo eta Zumaiako.
  • B multzoan: Reala, Tolosa, Goierri Gorri eta Lagun Onak.

Asteburuari amaiera emateko, Gonzalo Urkia Txapelketa jokatu dute larunbatean, 09:30ean hasita. 2013an jaiotako infantil mutilei dago zuzenduta txapelketa, eta lau multzotan banatuta jokatuko dute lehen fasea. ZKEk hiru talde aurkeztuk ditu. Jose Angel Iribar Txapelketan bezalaxe, multzo bakoitzetik bi taldek egingo dute aurrera. Honako hauek izango dira:

  • A multzoan: ZKE A, Zumaiako eta Lekeitio FT.
  • B multzoan: Aurrera Ondarroa, Touring KE eta Ordizia KE.
  • C multzoan: ZKE C, Lengokoak KE eta CD Arnedo
  • D multzoan: ZKE B, Reala eta Orioko FT.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide