Joselu Anaiak taldeak kontzertua emango du bihar

Intza Trula 2026ko apirilaren 3a

Joselu Anaiak taldea.

19:30ean hasiko da emanaldia, Musika Plazako kioskoan. Igandean ere dantzaldia izango da Musika Plazan: Elustondo anai-arrebek erromeria eskainiko dute.

Gerriak mugitzeko erromeria antolatu dute biharko Zarautzen: Joselu Anaiak musika talde mitikoak emanaldia eskainiko du, Musika Plazako kioskoan.

19:30ean hasiko da Araiako (Araba) taldearen emanaldia, eta ohikoa den moduan, erromeria abestiz jantziko dute plaza, herritarrak dantzan jartzeko asmoz.

Igandean, berriz, Elustondo anai-arreben txanda izango da. 19:30ean hasiko da asteburuko bigarren erromeria, Musika Plazan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide