Zarauztarrak fin ibili dira Gipuzkoako Batel Txapelketan

Onintza Lete Arrieta 2026ko martxoaren 30a

ZAEko arraunlari batzuk, batel ligako lehen jardunaldian. (Julene Sorarrain)

Pasaian (Gipuzkoa) jokatu dituzte finalak, eta emakume seniorrak bigarren izan dira, eta jubenil neskak, hirugarren. 

Larunbat arratsaldean jokatu zuten Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia Pasaian (Gipuzkoa), eta Zarautz Arraun Elkarteak zazpi ontzi aurkeztu zituen probara. Hitzordu garrantzitsua zen, alde batetik, mailaz maila, ligako banderak banatu behar zituztelako, eta bestetik, atzo goizeko Gipuzkoako Batel Txapelketara sailkatzeko proba baliogarria zelako.

Zarauztarrek emakume seniorretan eta jubebil nesketan lortu zuten atzorako txartela, kategoria bakoitzean lehenengo lau postuetan geratu ziren ontziek lortu baitzuten aukera. 

Atzoko hitzordua 10:30ean hasi zen, hura ere Pasaian, eta zarauztarrek lan ona egin zuten: emakume seniorrek San Juan, Hernani eta Mutriku izan zituzten aurkari, eta bigarren egin zuten, San Juanen atzetik. Tarte handiz gailendu ziren pasaitarrak, 09:45 denbora egin eta ZAEri 17 segundoko aldea aterata. Hirugarren izan zen Hernaniri, berriz, 37 segundoko aldea atera zien.  

Jubenil neskak, berriz, hirugarren izan ziren.  

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide