Finalerdietarako errematea

Aritz Mutiozabal 2026ko martxoaren 29a

Plaieroetako final-laurdenetako partidak jokatu dituzte gaur goizean, 08:15ean hasita, haize hotzari aurre eginez.

81. Hondartzako Futbol Txapelketako final-laurdenetako kanporaketak jokatu dituzte gaur goizean, eta dagoeneko erabakita geratu dira zein taldek jokatuko dituzten finalerdiak apirilaren 18an. Helburu hori buruan zutela aritu dira lehian gaurkoan talde guztiak, Kopan zein Ligan, eta, beraz, jardunaldi borrokatua izan da. Gainera, eguraldi gorabeheratsuak eragina izan du norgehiagoketan; haizeak, esaterako, baloiaren norabidean dezente baldintzatu du lehen zatian eta ate bat edo beste bota ditu.

Halako kanporaketetan ohikoa da izaten da partidaren bat edo beste penaltietan erabakitzea, eta gaurkoan KTXO eta Talai Mendi taldeei egokitu zaie parada. Hiruna berdindu dute, eta penaltietan Talai Mendi gailendu da. Jaurtiketen momentuan jende dezente bildu da aipatu bi taldeen joko eremua inguruan, ikusmin handi piztu baita.

Neskak kopa final-laurdenak:
1. Kirkilla-Enea jatetxea - Marmarra 2-0
2. Lukas ardotegia - 310-Kepa Osteo 3-1
3. Ekimen - Lakari-Arrano 4-1
4. Shelter-Pukas - Euskal parrilla 5-2

Mutilak liga final-laurdenak:
5. KTXO - Talai Mendi Kanpina 3-3 (penaltietan Talai Mendi garaile)
6. Kirkilla-Enea jatetxea - Telesforo Erretegia 0-5
7. Celso Castro - Asti pinturak 4-3
8. Kosta Hortz Klinika - Balearri-Astillero 1-0

Mutilak kopa 1 final-laurdenak:
9. Euskalduna taberna - Garcia Edari Banaketak 0-3
10. Izar Optika - Latz taberna 5-2
11. Arrano - Pukas-Shelter 5-0
12. Katixa - Ulacia Bidaiak 1-2

Mutilak kopa 2 final- laurdenak:
13. Etxabe Confort - Txanela 2-3
14. Dava Street Food - Tivoli-Naparrak 2-3
15. Iuri Aholkularitza - Euromar 2-0
16. Euskalmader Acuchillados - Asegroup 3-1

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide