PSE-EEko gazteriaren ekimenez, memoria eta elkarbizitza ardatz dituzten Oroimenaren Hegoak jardunaldiak egiten ari dira gaur Donostiako Miramar jauregian. Antolatu dituzten ekitaldien barruan, ETAren mehatxuak jasan zituzten hiru kazetari omendu dituzte, eta horietako bat Gorka Landaburu zarauztarra izan da.
Beste bi omenduak, berriz, Aurora Intxausti eta José Luis Lopez de Lacalle zena izan dira; azken horren kasuan, Alain López de Lacalle semeak jaso du saria, ETAk 2000ko maiatzaren 7an hil baitzuen. Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiren eskutik jaso dute oroigarria.