Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia izango dute gaur jokoan

Aritz Mutiozabal 2026ko martxoaren 28a

ZAEko batel bat. (Onintza Lete Arrieta)

Pasaiako uretan izango da batel ligako azken proba, 15:30ean hasita, eta bihar jokatuko den Gipuzkoako Batel Txapelketarako sailkatze estropada izango da. 

Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatuta, Gipuzkoako Batel Ligako azken jardunaldia jokatuko dute gaur, Pasaian (Gipuzkoa), 15:30etik aurrera, eta Zarauzko Arraun Elkarteak zazpi ontzi aurkeztuko ditu probara. Hitzordu garrantzitsua izango da, alde batetik, mailaz maila, ligako banderak banatuko dituztelako, eta bestetik, bihar jokatuko den Gipuzkoako Batel Txapelketara sailkatzeko proba baliogarria izango delako.

Igandeko hitzordua goizeko 10:30ean hasiko da, eta hura ere Pasaian jokatuko dute. Bertan parte hartu ahal izango dute gaurko estropadan kategoria bakoitzean lehenengo lau postuetan geratu diren ontziek. Horiek izango dute txapelketako banderagatik lehia egiteko aukera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide