Dagoeneko salgai daude apirilaren 4ko pilota partidetarako sarrerak

Mireia Galarza Bastida 2026ko martxoaren 28a

Aritzbatalde frontoia. (Artxiboa)

Momentuz, debutatu berri duen Zubizarreta IV.a dago baieztatuta bigarren mailako partidarako; besteak, berriz, Buruz Buruko Txapelketa aurrera joan ahala zehaztuko dituzte.

Apirilaren 4an jokatuko dituzte Aritzbatalde kiroldegian Buruz Buruko Txapelketako final zortzirenetako partidak. Zehazki, lehen eta bigarren mailetako partidak izango dira Zarautzen, baina oraindik ez daude erabakita horiek jokatuko dituzten pilotari guztiak. Momentuz, debutatu berri duen Zubizarreta IV.a dago baieztatuta bigarren mailako partidarako; besteak, berriz, txapelketa aurrera joan ahala zehaztuko dituzte.

Horretaz gain, beste partida bat ere izango da apirilaren 4an, bikoteka jokatuko dutena. Hain zuzen ere, Artola eta Landak Larrazabalen eta Imazen aurka jokatuko dute. 18:00etan hasiko dira, eta hemen eros daitezke dagoeneko sarrerak. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide