Defentsa Komunitateak eta Dandak antolatuta, kontzertu hirukoitza izango larunbat gauean Hiruputzu gaztetxean. Beasaingo Aurrez Aurre, Elorrioko Estutu eta Leintz bailarako Bogside taldeak ariko dira zuzeneran, eta punk-oi! doinuekin girotuko dute gaua, 22:30etik aurrera. Gaueko irabaziak Erresistentzia Kutxara bidearatuko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek.