'Amarga Navidad' eskainiko dute asteburuan, Modelo aretoan

Aritz Mutiozabal 2026ko martxoaren 27a

Ninja laukiduna. Sorrera animaziozko filma programatu dute larunbaterako eta iganderako, etxeko txikienei zuzenduta.

Pedro Almodovar zinema zuzendari loriatsuaren lanik berriena da Amarga Navidad. Harreman gatazkak, tentsioak eta bizitza bera bere ertz guztietatik jorratu ditu beste behin, baina umoreari bere lekua emanez. Barbara Lennie, Leonardo Sbaraglia, Aitana Sánchez-Gijón, Victoria Luengo eta Patrick Criadok osatu dute pelikulako aktore taldea.

Elsaren istorioa du kontagai pelikulak. Bera publizitate zuzendaria da eta bere ama hil egingo da abenduko zubi luze batean. Lanean aurkituko du babesa, nahiz eta aurreranzko ihesa izan. Gelditu gabe egiten du lan, eta, konturatu gabe, ez du behar adina denbora ematen amaren absentziagatik dolua gordetzeko. Izu-krisi batek gelditzera eta atsedena hartzera behartzen duen arte. Bere bikote Bonifazio bere salbazio-taula da krisi garai horietan. 

Haurrei zuzendutako filmari dagokionez, Ninja laukiduna. Sorrera animaziozko lana emango dute bihar eta etzi. Nerabe batek ninja abenturekiko interesa galdu du, eta ninja lagun magikoa arduragabe eta triste sentiarazi du. Gaztearen errutina errotik aldatzen da arazoak sortzen dituen matoi batekin topo egiten duenean, eta, horren ondorioz, bere beldurrei aurre egin beharko die.

Martxoak 27, ostirala
20:00. Amarga Navidad

Martxoak 28, larunbata
16:45. Ninja laukiduna. Sorrera
19:15. Amarga Navidad
22:15. Amarga Navidad

Martxoak 29, igandea
16:45. Ninja laukiduna. Sorrera
19:15. Amarga Navidad

Martxoak 30, astelehena (ikusleen eguna)
17:00. Amarga Navidad
19:30. Amarga Navidad

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide